XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hoberenek bakarrik erdiets ditzaketen denbora-motak ipiniko balira, ezina izango litzateke Enpresarentzat orohar, berorietan oinarritutako egitarauak betetzea.

Alderantziz berriz, langilerik bareenek ere errazki atzemateko modukoak ezarriko balira aldiz, ezin sustatu izango litzateke ahalmenen probetxamendua.

Azterketak beraz, lehen esan denaren arabera, batezbesteko diren langileekin egin behar dira.

Hau ez da beti egingarria gertatzen, baina hala balitz ere ordea, kontutan hartu behar da, langile batek berak ere ez duela egunez-egun eta minutuz-minutu iharduera berdinez lan egiten.

Hori egingo balu ez litzateke pertsona, makina baizik.

Halere, interesatzen dena, ez da hain zuzen ere kronometratua den langileak pasatzen duen denboraldia, eragiketa hori egiteko pasatzea normala den denboraldia baizik.

Hau da, hitz gutxitan esateko, batezbesteko irudimenezko langile normal batek, kalifikatua eta esperientziaduna izaki eta eskumendun zuzendaritzapean lan eginez baina errendimenduarengatiko pizgarri-sistemarik gabe lan hori egiteko behar lukeena, bere lana lanpostu horretarako normalean dauden baldintzetan eta batezbesteko erritmoan finkatutako metodoa jarraituz egiten iragango lukeena alegia.

Lanera honek, etengabeko esfortzu arrazoitsua egitea du ezaugarri, hots, egun batean nahiz bestean gehiegizko gorputzeko edo buruko nekerik gabe irauteko modukoa egitea alegia.

Beraz, beharrezkoa da kronometratzaileak, hartzen duen denboraldi bakoitzari dagokion langilearen iharduera baloratzen jakitea, beti ere, iharduera normalarekin erkatuz noski, horrela gero, denbora normaletara pasa ahal izateko, hau da, iharduera normalari dagozkionetara noski.

4.- IHARDUERA NORMALA.

Iharduerak bi eragile ditu: lastertasuna eta trebetasuna.

Lastertasunak bakarrik ez du zehazten iharduera-neurria, izan ere, higidura lasterrez ari daiteke bat lanean, baina bere higiduretako asko alferrikakoak badira, iharduera motela izango du; era berean, oso trebe aritu arren astiroegi arituz gero.

Baita halaber laster eta ongi aritu arren istripu-arrisku handiz badihardu edo eta egunez-egun neke handia bereganatuz badoa, azkenean porrot egin dezake eta.

Gehiegizko iharduera litzateke azkeneko hau, baina neurtzerakoan baliagarritzat hartu beharrekoa noski.

Beraz, iharduera handia lortzeko, lastertasun hainbat trebetasun behar da egiten den hartan.

Harako esaera zaharra erabiliz Azkar eta ondo, usoek hegaka.